Bizitzaren
mirari bat
Bazen behin
Leire izena zuen neska bat. Egun batean, Leire gerriko bat erostera joan zen.
Dendatik ateratzean, gerrikoa jantzi eta euria hasi zuen. Tximista batek bere
ondoan zegoen zuhaitz bati jo zion eta zuhaitzak su hartu zuen. Ke horretatik
itzal bat agertu zen. Sorgin bat zen! (baina ez sorgin ona, gaiztoa baizik!)
Sorginak honela esan zion:
-Gerriko
polita! Baina JAJAJA ni sorgin gaiztoa naiz eta sorginkeria bat botako dizut:
``Infernuko
izpiritu guztiak, zatozte nigana! Ez askatu neska hau inoiz! Bakarrik benetako
maitasunak askatuko du neska hau infernutik! ´´
Eta
sorginak alde egin zuen hegan.
Bat-batean, Leire biraka hasi zen eta ezin
izan zen gelditu. Herriak eta hiriak pasa zituen, biraka, ea noiz aurkituko
zuen benetako maitasuna.
Egun
batean Iruñeko kale pobre batetik pasatzen ari zela (biraka noski) bere adineko
mutil bat ikusi zuen (oso goapoa ez badizuet esan) eta hauxe eskatu zion:
-Kaixo!
Lagundu ahal nauzu? Ezin naiz gelditu!
-Bai
noski! Zer egin behar dut?
-Gerriko
hau kendu! Mesedez!
Esan
eta egin. Kendu egin zion! Azkenean Leire libre zegoen eta benetako maitasuna
aurkitua zuen!
Eta
ez pentsa ez! Mutil hori ez zen printze bihurtu ez, printzesen ipuinetan
bezala! Baina hala ere...
EGIA ALA GEZURRA?
BEGI BIEN ARTEAN SUDURRA