Goizederren egunerokoa
2013ko
abuztuaren 24a, asteartea.
Kaixo! Goizeder naiz eta niri,
bizitzako gertakari bat kontatuko dizuet:
Ni, Hondarribian bizi nintzen neska
normala naiz, beno, normal normala ez, gaixotasun bat daukat: Paralisia.
Ez ditut oinak sentitzen. Nire
ametsa baleta dantzatzea da. Horretarako laguntzaile bat daukat: Virginia.
Baina nik Meri deitzen diot.Astero Hondarribiko hondartzara joaten gara biak
batera. Medikuak esan dit, horrela segitzen badut, nire gaixotasuna sendatuko
dela (IUPI!).
Baina egun batean Meri ez zen nire
etxera etorri. Amak esan zidan bezala ospitalean zegoen. Ni, hasieran, beldurtu
egin nintzen.Eta gaixotasun oso indartsu bat bazuen eta ez nuen berriro
ikusten! Eta paralisia bazeukan ni bezala! Hala ere ospitalera joan nintzen ea
zer moduz zegoen ikustera.
Baina iritsi nintzenean, beste
ustekabe batekin aurkitu nintzen. Ez zuten gurpildun aulkia sartzen uzten!
Orduan ideia bat bururatu zitzaidan:
nire amak besoetan hartu ninduen eta barrura sartu ginen.Meriren logela beheko
pisuan zegoen. Eskailerak jaistean amaren besoetatik irristatu nintzen eta
eskaileretatik behera erori nintzen. Ez dakit mirari bat izan zen, baina
bat-batean, oreka berreskuratu nuen eta
eskailera batean gelditu nintzen, zutik,
harri eta zur eginda. Ama nire atzetik segika ari zen eta ni zutik eta bizirik
ikustean ezin izan zuen sinetsi:
-Goizeder, azkenean lortu duzu! -
esan zidan pozaren pozez.
Azkenean, Meri bisitatzera joan
ginen eta dena kontatu genion. Meri ongi
zegoen, katarro handi bat bakarrik zuela zela esan zigun.
Eta noski, nola ez, nik neure ametsa
lortu nuen.Bost urte ondoren balet irakasle bihurtu nintzen!
ETA HALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA
ATERA DADILA HONDARRIBIKO PLAZAN!