sábado, 1 de febrero de 2014

ARALAR MENDIA



aralar mendiko santutegia
Aralar mendiko santutegia Aralar mendilerroan dago.Euskal Herrian dugun erromanikoaren erakusgarri paregabea da. Tenpluari buruz iritsi zaigun lehen aipamena XI. mendekoa da, baina bi mende lehenago toki berean beste tenplu bat zegoen. Santutegia 1.237 metroko garaieran dago, trikuharri ugariko ingurune batean. Santutegira igotzeko, Uharte Arakiletik oinez joateko aukera dago edo bestela, Lekunberritik, kotxez joateko errepide bat dago.
Mendiari eta santutegiari buruz, kondaira asko daude baina ezagun bat Teodosio Goñikoarena da:
“Duela urte asko, bazen Teodosio izeneko gudari bat. Guda batetik itzultzean, bidean gizon arraro bat agertu zitzaion (deabrua zena) eta bere emazteak maitale ezkutu bat zuela esan zion. Amorruz, Teodosio etxera itzuli zen eta bere logelan bi pertsonen gorputzak ikusi zituen. Ezpata aterata, biak hil egin zituen. Logelatik ateratzean, bere emaztearekin topo egin zuen eta bere emazteak esan zion logela horretan bere gurasoak zeudela, bisitan etorriak, etxeko logelarik honena eman ziela, haiena. Teodosio, egin zuenagatik jota gelditu zenez, bere zigorra onartu zuen: kate lodi bat gerrian zuela izarpean lo egitea, katea gastatu eta erori arte, hori izango zelako Jainkoak barkatzen zion seinalea. Teodosio, Aralarko mendietan bizitzea erabaki zuen eta zazpi urte zeramala hor bizitzen, egun batean, leize zulo batera hurbiltzean herensuge ikaragarri bat agertu zitzaion bere aurrean. Herensugea, gose zen eta Teodosio ikusirik, berarengana joan zen, jateko prest.
Teodosio gizajoa, neka-neka eginda ezin zen mugitu ere egin, eta San Migeli laguntza eskatzen hasi zen. Antza denez, San Migelek entzun egin zion eta bere alde, zerutik jaitsi zen. Iristean, herensugearekin borrokan aritu ondoren, hil egin zuen. Herensugea lurrera erortzeaz batera, Teodosioren kateak apurtu eta lurrera erori ziren.
Teodosio eta bere emazteak, eskerronez, santutegi hau eraiki zuten.”
Kondaira hau dela eta, santutegian kate horren zati omen dago.Kate horiek, esaten duten bezala, gorputzaren inguruan hiru itzuli emanez gero, buruko eta hagineko mina  sendatu egiten dituzte.
Horrez gain, santutegiko horman zulo bat dago, diotenez, infernuko hotsak entzuten direla. Burua zuloan sartuz gero, buruko minak kentzen omen dira.

Asko dira egiten diren ospakizunak eta erromeriak, bai Nafarroa aldetik, baita Gipuzkoatik ere. 
Adibidez,Berriozar-era, urtero etortzen da, udaberrian, Trinitatearen igande aurreko ostegunean.
Jakin ezazue ere San Migel Euskal Herriaren zaindaria dela.
MIKEL GUREA ZAIZU EUSKAL HERRIA

martes, 2 de abril de 2013




OPORRAK!!!




ZER MODUZ OPORRAK?


NI PRIMERAN!

OPORRETAN GEHIENETAN MENDIRA JOATEN DA, TXIRINDULAZ IBILTZEN DA, JOLASTEN DA...


ZER EGIN DUZUE ZUEK?

domingo, 24 de marzo de 2013

NIRE IPUINA 2



Bizitzaren mirari bat


Bazen behin Leire izena zuen neska bat. Egun batean, Leire gerriko bat erostera joan zen. Dendatik ateratzean, gerrikoa jantzi eta euria hasi zuen. Tximista batek bere ondoan zegoen zuhaitz bati jo zion eta zuhaitzak su hartu zuen. Ke horretatik itzal bat agertu zen. Sorgin bat zen! (baina ez sorgin ona, gaiztoa baizik!) Sorginak honela esan zion:

-Gerriko polita! Baina JAJAJA ni sorgin gaiztoa naiz eta sorginkeria bat botako dizut:
``Infernuko izpiritu guztiak, zatozte nigana! Ez askatu neska hau inoiz! Bakarrik benetako maitasunak askatuko du neska hau infernutik! ´´

Eta sorginak alde egin zuen hegan.
  
Bat-batean, Leire biraka hasi zen eta ezin izan zen gelditu. Herriak eta hiriak pasa zituen, biraka, ea noiz aurkituko zuen benetako maitasuna.
Egun batean Iruñeko kale pobre batetik pasatzen ari zela (biraka noski) bere adineko mutil bat ikusi zuen (oso goapoa ez badizuet esan) eta hauxe eskatu zion:

-Kaixo! Lagundu ahal nauzu? Ezin naiz gelditu!

-Bai noski! Zer egin behar dut?

-Gerriko hau kendu! Mesedez!

Esan eta egin. Kendu egin zion! Azkenean Leire libre zegoen eta benetako maitasuna aurkitua zuen!
Eta ez pentsa ez! Mutil hori ez zen printze bihurtu ez, printzesen ipuinetan bezala! Baina hala ere...


 EGIA ALA GEZURRA?
BEGI BIEN ARTEAN SUDURRA

NIRE IPUINA






Goizederren egunerokoa







2013ko abuztuaren 24a, asteartea.








Kaixo! Goizeder naiz eta niri, bizitzako  gertakari bat  kontatuko dizuet:

Ni, Hondarribian bizi nintzen neska normala naiz, beno, normal normala ez, gaixotasun bat daukat: Paralisia.

Ez ditut oinak sentitzen. Nire ametsa baleta dantzatzea da. Horretarako laguntzaile bat daukat: Virginia. Baina nik Meri deitzen diot.Astero Hondarribiko hondartzara joaten gara biak batera. Medikuak esan dit, horrela segitzen badut, nire gaixotasuna sendatuko dela (IUPI!).

Baina egun batean Meri ez zen nire etxera etorri. Amak esan zidan bezala ospitalean zegoen. Ni, hasieran, beldurtu egin nintzen.Eta gaixotasun oso indartsu bat bazuen eta ez nuen berriro ikusten! Eta paralisia bazeukan ni bezala! Hala ere ospitalera joan nintzen ea zer moduz zegoen ikustera.

Baina iritsi nintzenean, beste ustekabe batekin aurkitu nintzen. Ez zuten gurpildun aulkia sartzen uzten!

Orduan ideia bat bururatu zitzaidan: nire amak besoetan hartu ninduen eta barrura sartu ginen.Meriren logela beheko pisuan zegoen. Eskailerak jaistean amaren besoetatik irristatu nintzen eta eskaileretatik behera erori nintzen. Ez dakit mirari bat izan zen, baina bat-batean,  oreka berreskuratu nuen eta eskailera  batean gelditu nintzen, zutik, harri eta zur eginda. Ama nire atzetik segika ari zen eta ni zutik eta bizirik ikustean ezin izan zuen sinetsi:

 

-Goizeder, azkenean lortu duzu! - esan zidan pozaren pozez.



Azkenean, Meri bisitatzera joan ginen eta dena kontatu genion.  Meri ongi zegoen, katarro handi bat bakarrik zuela zela esan zigun.

Eta noski, nola ez, nik neure ametsa lortu nuen.Bost urte ondoren balet irakasle bihurtu nintzen!
                                                          








ETA HALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA HONDARRIBIKO PLAZAN!