sábado, 1 de febrero de 2014

ARALAR MENDIA



aralar mendiko santutegia
Aralar mendiko santutegia Aralar mendilerroan dago.Euskal Herrian dugun erromanikoaren erakusgarri paregabea da. Tenpluari buruz iritsi zaigun lehen aipamena XI. mendekoa da, baina bi mende lehenago toki berean beste tenplu bat zegoen. Santutegia 1.237 metroko garaieran dago, trikuharri ugariko ingurune batean. Santutegira igotzeko, Uharte Arakiletik oinez joateko aukera dago edo bestela, Lekunberritik, kotxez joateko errepide bat dago.
Mendiari eta santutegiari buruz, kondaira asko daude baina ezagun bat Teodosio Goñikoarena da:
“Duela urte asko, bazen Teodosio izeneko gudari bat. Guda batetik itzultzean, bidean gizon arraro bat agertu zitzaion (deabrua zena) eta bere emazteak maitale ezkutu bat zuela esan zion. Amorruz, Teodosio etxera itzuli zen eta bere logelan bi pertsonen gorputzak ikusi zituen. Ezpata aterata, biak hil egin zituen. Logelatik ateratzean, bere emaztearekin topo egin zuen eta bere emazteak esan zion logela horretan bere gurasoak zeudela, bisitan etorriak, etxeko logelarik honena eman ziela, haiena. Teodosio, egin zuenagatik jota gelditu zenez, bere zigorra onartu zuen: kate lodi bat gerrian zuela izarpean lo egitea, katea gastatu eta erori arte, hori izango zelako Jainkoak barkatzen zion seinalea. Teodosio, Aralarko mendietan bizitzea erabaki zuen eta zazpi urte zeramala hor bizitzen, egun batean, leize zulo batera hurbiltzean herensuge ikaragarri bat agertu zitzaion bere aurrean. Herensugea, gose zen eta Teodosio ikusirik, berarengana joan zen, jateko prest.
Teodosio gizajoa, neka-neka eginda ezin zen mugitu ere egin, eta San Migeli laguntza eskatzen hasi zen. Antza denez, San Migelek entzun egin zion eta bere alde, zerutik jaitsi zen. Iristean, herensugearekin borrokan aritu ondoren, hil egin zuen. Herensugea lurrera erortzeaz batera, Teodosioren kateak apurtu eta lurrera erori ziren.
Teodosio eta bere emazteak, eskerronez, santutegi hau eraiki zuten.”
Kondaira hau dela eta, santutegian kate horren zati omen dago.Kate horiek, esaten duten bezala, gorputzaren inguruan hiru itzuli emanez gero, buruko eta hagineko mina  sendatu egiten dituzte.
Horrez gain, santutegiko horman zulo bat dago, diotenez, infernuko hotsak entzuten direla. Burua zuloan sartuz gero, buruko minak kentzen omen dira.

Asko dira egiten diren ospakizunak eta erromeriak, bai Nafarroa aldetik, baita Gipuzkoatik ere. 
Adibidez,Berriozar-era, urtero etortzen da, udaberrian, Trinitatearen igande aurreko ostegunean.
Jakin ezazue ere San Migel Euskal Herriaren zaindaria dela.
MIKEL GUREA ZAIZU EUSKAL HERRIA