INGURUNEA : LANA


ELUR
ETA GARAZI

LANDAREEN UGALKETA
Landareak bi modutan
ugaltzen dira.
LANDAREEN UGALKETA SEXUALA:
Landareak intsektuen beharra dute ugaltzeko.
- LANDAREEN UGALTZE ORGANOAK:
Landareen ugaltze organoak
loreak dira.
Loreek bi atal dituzte: arra
eta emea.
·
Lorearen atal arra estamina deitzen da.
Estaminek anterak dituzte. Antera horietan polena dago.
·
Lorearen atal
emea pistiloa deitzen da.Pistiloak obulutegia dauka eta han
obuluak daude.
Kalizak
eta korolak estaminak eta pistiloa inguratzen
dute.
2. POLINIZAZIOA:
Polinizazioa
ugalketa sexualaren lehen pausoa da. Polinizazioan polena anteretatik pistilora igarotzen da,horretarako bi modu daude :
INTSEKTUEN
BIDEZ:
Intsektuak lore
polit eta koloretsuetara joaten dira ,lore horiek nektar asko daukate. Nektarra
hartzean,polena gorputzean itsasten zaie. Ondoren,beste lore batera joatean
nahi gabe polena han uzten dute.

HAIZEAREN BIDEZ:
Haizearen bidez polinizatzen diren loreak polen asko
daukate. Orduan,haizea dagoenean,polena beste leku batera eramaten du. Lore
horiek txikiak eta itsusiak izaten dira. Askok ez dute korolarik.
3.- FRUITUA ETA HAZIA:
Obuluetatik haziak sortzen dira eta hortik enbrioia. Enbrioia
landare txiki bat da.
Fruitua obulutegitik sortzen da eta fruituaren barruan
haziak babesturik daude. Fruituaren funtzioa haziak urrun eramatea da.Horretarako modu desberdinak
daude:
- fruitu mamitsuak eta goxoak,animaliek jan ditzaten.
- fruitu arantzadunak eta kakodunak,animalien ileetan itsasteko.
- fruitu iletsuak,haizeak eramateko.
4.- HAZIA ERNETZEA:
Hazia lurrera erortzen bada eta baldintza onetan baldin badago hazia ernetzen da,hau da, landare txiki bat sortzen da.
LANDAREEN UGALKETA ASEXUALA:
- UGALKETA ASEXUALAREN MODUAK:
Ugalketa asexualean landare bakar batek parte hartzen
du. Modu asko daude hori egiteko:
- ESTOLOIAK: Lurraren gainean hazten diren landare txikiak dira. Marrubia adibidez.
- ERRIZOMAK: Lur azpian hazten diren zurtoin horizontalak dira eta beste landare txiki bat sortzen dute.
- TUBERKULUAK: Tuberkuluak errizoma mota bat dira. Patata adibidez.
- MODU ASEXUALEAN UGALTZEKO DUTEN GAITASUNA:
Landare hauek aldaxken bidez
ugaltzen dira. Zurtoin zati bat
mozten baduzu, landatzean, beste
landare bat sortzen da.
Beste modu bat ere badago :TXERTAKETA. Zurtoina beste
landare baten zatiari sartzea da txertaketa. Hazten denean,zurtoina
sartu duen landare zati horri beste
landare antzeko edo berdin bat sortuko da.